jueves, 24 de abril de 2008

Ikusiko al duzu

Ez zaitut ahaztu.
Hori ba al dakizu?
Ez dakit irakurtzen ari zaren ere.
Eta irakurriko bazenu ere, ez zenuke ulertuko.
Baina gauza zerutiarrak ez dakit nolakoak diren.
Ulertzen nauzula uste dut.

Honezkero jakingo dituzu hainbat gauza.
Ikusten nauzula ustea gustatzen zait.
Eta baita Amatxiri ere, badakizu nolakoa den.
Beti errepikatzen digu: "badakizu, aitonak guztia ikusten du, eh?"
Oraintxe ere ikusten ari al zara?
Malkoak ikusiko dituzu, orduan.

Gaixo zeunden eta ia ez nintzen konturatzen.
Ez zitzaidan gustatzen, eta ez nuen ikusi nahi.
Ikusi zintudan, badakizu.
Baita zuk ni ere.
Oso pozik ikusi zintudan, ahizpa eta ni han geundelako.
Baina guri ez zitzaigun ikuspegia gustatzen.
Kable gehiegi zegoen, eta oso argal zeunden.
Muxugorriak izaten jarraitzen zenuen, baina ez ziren lehen zenituenak.
Betiko aiton aurpegia zeunden. Aitona, bai, ez abuelo.

Abuelo esatea gustatzen zitzaizun.
Baina baita gure artean euskaraz hitz egitea.
Duela gutxi zuri buruz hitz egin genuen etxean.
Zirraragarria izan zen.
Ez nekien nolakoa zinen gaztetan, eta ikusi nuen, eta entzun ere bai.
Oso guapoa zinen, ba al zenekien?
Seguru baietz.
Baina baita Amatxi ere.

Asko maite dugu Amatxi, ikusten al duzu handik?
Ez dut nahi bera joatea, gogorregia litzateke.
Baina ez dut nahi ere beste batzuk joatea.
Ezagutuko al dituzu han? Agian ezagutzen dituzu jada.

Bueno, ia ezin dut idatzi, begiek ez didate uzten.
Idatziko dizut berriz noizbait. Itxaroidazu, bale?
Maite zintudan, eta baita orain ere.

Momentu batean pentsatzearen emaitza

Eroturik nagoela uste dut. Bestela, ez dut ulertzen. Benetan, ez dut ulertzen neure buruaren kontra-egite hau. Normalean, kanpotik ikusita, ez litzaidaeke gustatuko nire buruan dabiltzaten pentsamenu hauekin batera bizitzea. Ez doa nire izakera eta konbikzioekin. Nola esan? Nola hasi?
Lehen, duela denbora nahiko, egoera honetara inoiz ez nintzela iritsiko uste nuen, eta iristen banintzen, ez litzateke (ezta pentsatu ere!) honela izango. Baina gertatu da. Eta oso pozik nago. Inoiz baino gehiago.
Gainera, kanpotik nolabaiteko egonkortasuna nabaritu daiteke nire bizitzan, baina inork ez daki. Nik ere ez dakit besteena nolakoa den, ezta hurbilen daudenena ere. Ezta neurea bera ere. Baina badakit buruauste pila ditudala egunero, egun bakoitzean buruauste ezberdina, gero eta gogorragoa edo zailagoa edo eroagoa. Ezin ditut ekidin, eta oztopoak besterik ez dira nire pentsamenduen artean. Ez dut gaizki pentsatu nahi, ez zait gustatzen irudimenean ikusten dudana. Ez, ez dut ikusi nahi, baina... noizbait gertatzen bada? Eta okerragoa oraindik gertatzen bada? Prestatu beharko nintzateke horretarako. Bai, prestatu behar naiz, eta horretarako dira pentsamendu gaizto horiek. Inork ezingo ditu inoiz ekidin, eta ekiditen baditu, tontakerietan ari izango da, benetan baliogarriak dira eta.
Ez dakit ezta zer ari naizen esaten. Bueno, bai, nik badakit, baina ez dut uste inork jakigo duenik. Eta berriz ere gaizki sentiarazten nau horrek. Berriz ere? Bai, adiskide, berriz. Ni ere horrelakoa naiz, nahiz eta kanpotik ez ikusi. Gauza asko ditut barnean, eta hori da bat. Pesimismoa.
Eta zeu zara hura probokatzen duena.
Edo nire pentsamendua zuregan.
Edo ni soilik.
Nik ez dakit.
Zeinek daki, bada?

martes, 22 de abril de 2008

Ezberdin zaitut orain

Jadanik joan da nire paretik
zure irudia.
Izugarrizko mina eragiten zidan
zure irudiak.
Baina inoiz itzuliko al da
zure irudirik?
Ezin ahaztu ahalko naiz noizbait
zure irudiaz...
Mina ematen dit oraindik pentsatzeak
zure irudiarekin.
Beste era batez maite dut orain
zure irudia.

domingo, 20 de abril de 2008

Las pequeñas cosas

Hay pequeños sucesos en la vida que hacen que cada cosa que pasa sea más fácil de llevar, o que al final del día creas que ha valido la pena, o pensar simplemente que tienes suerte. Yo soy una de esas personas que se fija en estas cosas, porque puede que con un microscopio, a veces, las cosas se vean mejor que desde una perspectiva general. Es verdad que no es bueno verlo todo siempre de una manera tan personal, pero si no lo hiciera, no tedría tantas cosas por las que alegrarme.

Me siento bien cuando entro a la ducha y justo en ese momento ponen una canción que me gusta en la radio. Hace que cante a pleno pulmón aunque sepa que hay alguien detrás de la puerta riéndose de mí o puede que maldiciéndome. Me encanta salir a la calle y comprobar que el paraguas que llevo en la mochila no sirve de nada, porque hace calor y el sol me pega en la cara.

Abro los ojos, sorpredida, cuando alguien a quien aprecio me escribe un mensaje, queriendo saber de mí, cómo me va, qué tal estoy... Hay un momento del día en el que me gusta especialmente estar en la calle, y es que ir por la Calle Mayor y que el sol del atardecer no moleste si miras hacia él, es algo que no cambiaría por nada. El sol en mis ojos, mientras los demás no se dan cuenta.

La sensación que te deja una buena película, o al menos una película que te hace pensar, comer chocolate a pequeños mordiscos, hacer el amor y que te aparezcan coloretes en las mejillas, con una sonrisa que solo se produce entonces y abrazar a la persona que tan feliz te hace. Son momentos que no duran más que unos minutos, pero son los minutos que más merecen la pena.

Tened en cuenta lo cerca que tenéis la felicidad. Sólo cuando os deis cuenta de que sois afortunados, empezaréis a ser felices.

viernes, 18 de abril de 2008

Dona dona

Aukeratzea zaila egiten zaizunean erabili:

Dona dona katona
sutondoan aitona
lepotik behera kuttuna
atera hadi kanpora
neska edo mutil tuntuna,
azeituna,
babarruna,
euskalduna.

lunes, 14 de abril de 2008

Hitz gutxitan

Berak sortu zuena bakarrik ibiltzeko kapaza bihurtzen ari da poliki-poliki.
Txikia zen eta txiki izaten jarraitzen du, baina jada burua altxa dezake eta hitz gutxi batzuk ere esaten badaki.
Kantatzen hasi zen duela gutxi, guztiak harrituta utzi zituela. pozez beteriko kantua zen, alaia, nahiz eta izu apur batekin izan.
Oraintxe ari da gehien gustatzen zaiona egiten.
Ikusi, ikusi... entzun eta gozatu.

viernes, 4 de abril de 2008

Zure aukera


Zein gogorra den gu geu izatea
ahal dugunean, nahi dugunean,
beharrezko dela uste dugunean...
Zein gogorra besterik ez entzutea.

Zein zaila bai edo ez esaten jakitea
egokia denean, erantzun nahi dugunean,
eskatzen digutenean, behar dugunean...
Zein zaila den entzun eta jarraitzea.

Baina
gu geu gara geure gero
eguzkian gari goria
gor bagaude ere
geuregan dugu egia.

Eta
zure zoria zaila izan
eta ziur ez bazaude,
ez zaitez zizpildu.
Zeurea da erabakia!

Aitorpena

Ekarri zure ezpainetako eztia,
Erlauntzeko erregina bihur nazazu.
Eta lorategian ibiliko naiz
Milaka usain eta kolorez jantzia.

Busti nazazu goitik behera,
Ez dut inoiz lehortu nahi
Ez dut airerik ukitu nahi
Ez dut hurbildu nahi kaltera.

Oparotasunak inguratzen nau,
Hori daukat sentimendua.
Bakardadea neukan lagun lehen,
ahotsa goratu nahi dut gaur.

Beldurra ezinezkoa dut ukatu.
Gailurrerantz bakarrik errazago.
Tamalez ez naiz ausart
Eta nahiago dut batera altxatu.

Emango dizut munduko giltza
Geldi zaitez nahi duzun lekuan
Ala mugi zaitez, ez dut axola,
Baldin badaramazu nire hitza.

Izan bedi gaur hurrengo eguna
Bihar ordea, aurrekoa
Orduan jakingo dut nik
Zer den faltan duguna

Geldi zaitez euri azpian,
Osasungarriagoa da horrela.
Ez egin kasurik amari
Eta zauritu zaitez jauzian.

Xuxurlatuko dut azken partea
Pospoloa argitzen den bezala.
Jakin ezazu: zure alboan naizen moduan
Inon ez naiz izango askea.