lunes, 28 de julio de 2008

Amorante elbarria

Txiki-txikitan zapata bereziak behar zituen,
ez baitzuen behar bezalako oin-hankarik.

Gaztetxo bat besterik ez zenean betaurrekoak ezarri zizkioten,
arbeleko hitz eta marrazkiak ez zituelako behar bezala bereizten.

Handik gutxira, ortodontzia eraman behar izan zuen,
haren hortz eta aginak behar bezalako zuzentasunik ez zutelako.

Gaur, aldiz, ongi dabil, ongi dakusa eta eder dago.
Behar bezalako burua besterik ez du falta...

Nor bere Errealitatean

Zure bizitzaren filma igaro da begi aurrean.
Ikusi dituzu zeure jaiotza, haurtzaroa, nerabezaroa...
Hainbat algara eta momentu gogoangarri.

Baina oraingoa ez da filma, ez da saiakera,
errealitatea baizik.
Beti ariko zara atzera begira
eta saminean galderak egiten:

Nortzuk dituzu lagunak?
Inork maiteko al zaitu gaur?
Maiteko al duzu zuk, noizbait, zeure burua?

Oraingoa ezin dira galderak izan, ordea.
Erantzunak behar dituzu.