Maitasunez negar egin dut zuri esker.
Hartaz eta harengatik.
Tristuraz egin dut barre zure erruz.
Zure alboan ta bakarrik.
Gaur gauean, izaren artean idazten dizut.
Gomuta bai, baina ez malko
Samina zumina bihurtu dut,
ez omen zaitudalako laster edukiko.
Kantariak zure eran abesten du oraindik,
badakizu zuk zelan.
Baina ez du hutsunea betetzen:
ni bakarra naiz logelan...
Ilunaren irudimena ala itsuaren beharra?
Neu ere dudan nago.
Eta hala ere, aurrean ageriko zarela
dut pentsatzea nahiago.
1 comentario:
Nik be faltan botatan zaitut!!!
Publicar un comentario