jueves, 23 de abril de 2009

Editorial pare bat

Hona hemen Idazkera Lantegiko klaserako idatzi behar izan ditugun editorialak, lehena Aitor Zabaletak idatzita eta bigarrena Saioa Baleztenak eta biok idatzita. Espero dut haiekin arazorik ez egotea, ez diedalako galdetu ea hemen argitaratzea axola zien ala ez...


Sugea eta aizkora

Aizkorakadaz aizkorakada, aizkolariek egurra mozten duten bezala, segurtasun indarrek sugea kolpatzen dute etenik gabe. Aizkorakadaz aizkorakada sugearen bizia dute helburu. Bizia ez, baina bai burua, behin eta berriz kendu diotela, moztu dutela, esaten digute baina arbola ez da erortzen. Sugearen burua, sugandilen buztanaren antzera egun batetik bestera hazten da, berriz jaiotzen da. Mila bider, askotan. Azkena Jurdan Martitegi, antza, behinik behin epaileak hala dela erabaki arte. Aurretik, Javier López Peña Thierry, Garikoitz Aspiazu Txeroki eta beste hainbeste.

Polizia bai, polizia lanean ari da. Kamusten ez den aizkora, baina sekula mozten ez duena. Lanean ari da baina ez du lortzen saria, ez du aurkitzen helmuga. Nahiz eta indarrak agortu ez, bakarrik alferrik ari da, arituaren poderioz, egoskorkeriaz ez du lortuko pozoi horri antidotoa ematea.

"Hau konpondu egin behar da, hau ezin da izan" Gorka Landaburu kazetariak horixe esan zien beregana, ospitalera, hurbildu ziren guztiei. 2001ean ETAren biktima bihurtu zen. Zortzi urte pasa badira ere, sendagaiaren formula ez da asmatu. Baina Landaburuk zioen bezala hau konpondu beharra dago. Ahaleginak egin dira, ez da lortu formularekin asmatzea, baina lanean jarraitu behar da: hitza behar da, laborategiko lana, askok “sukaldekoa” deitu zutena. Terminologia gutxienekoa da, azken finean helburua da balio duena. Julen Madariagak ekintza militarren gainetik politikak egon behar zuela garbi zutela esan zuen ETA armatu zenean. Helburu hori ez zen lortu, armak politikaren gainetik jarri ziren eta ondorioa ezagutzen dugu.

Hiltzen ari den sugea, sekula hiltzen ez den hori betiko desagertu dadin hitzak izan behar du protagonista. Hitzik gabeko ekintza polizialek ahulduko dute, baina ez dute hilko. “Usteltzen ari da baina karga badu oraindik” zioen Lluis Llach-ek; Frankoz ari zen. Sugeak hartu zuen aizkora orduan hesola hura botatzeko. Orain, aizkolari zena hesola bihurtu da eta denoi dagokigu sugeari betiko aizkora kendu eta lurperatzea.


Lan egin, eta gero?

Azken hilabeteetako gertakariek panorama zaila utzi diete langileei. Erretiratzeko epearen atzerapena dela eta 67 urte bete arte egin beharko dugu lan guztiok, antza. Aurrerantzean gizartearen aurrerapena lortzeko lan handia egiteko dagoela erakusten du, hain zuzen ere, komunikabideetan ageri den informazioak.

Egun hauetako albisteek adierazten digute urteak pasa arren atzean gelditzen ari dela gizartea. Krisiaren eragina dela eta, beste arrazoi batzuen artean, gaur erretiratzeko beharrezkoak diren baldintzek lekua galduko dute.

Jakina, lanaren arabera gauzak aldatzen dira. Langilearen egoerak kontuan edukitzea garrantzitsua da, beti bakoitzaren betebeharrak desberdinak baitira. Alde batetik, esfortzu fisiko murritzaren beharra duten lanak daude eta bestetik, adinaren eragina handiagoa duten lanak, eta horregatik zailtasunak eragiten dituztenak.

Dirudienez aurrera eramango den aldaketarekin betiko galdera aurkezten zaigu: bidezkoa al da? Egia da egunotako bizi itxaropenak aspaldian baino askoz urte gehiago biziko dugula igartzen duela, eta egia da ere gaur egun lehen baino jubilatu askoz gehiago baina jende gazte askoz gutxiago dagoela, populazioaren zahartzearen seinale. Izan ere, lehen 4 langile zegoen jubilatu bakoitzeko eta gaur 2 bakarrik dira erretiro bakoitza ordaintzen dituztenak.

Dena den, erretiratzeko momentua bi urte gehiago luzatzeak arazoa zertxobait besterik ez luke konponduko. Ziur neurri eraginkorrenak dituela etengabe esaten digun gobernuak ere arazo hau konpontzeko neurri ekonomiko publiko hobeak dituela.

7 comentarios:

iker dijo...

Sugea hesola bihurtu dela dio testuak, baina ez dut uste hala denik. Sugearekin akitzea ez da helburua. Hori da hedabideek manipulazioaren bidez ikusarazi nahi digutena, arazoa sugea dela eta horrekin akitu beharra dagoela. Baina arazoa sugea baino askoz handiagoa da. 500 urteko okupazioa da arazoa, diktadura ezberdin jasan dituen herri zapaldu bat ez aitortzea da arazoa, herriak erabakitzeko eskubiderik ez izatea da arazoa.
Beraz, utz ditzagun espekulazio faltsuak eta goazen benetako arazoa konpontzera.
Batzuk agerian utzi dituzte konponbidearen bidean elkarrizketarako dituzten gogoak. Beste batzuek, nahiago izan dute elkarrizketa albo batera utzi eta sugea armekin akatzen saiatzea. Eta honela inoiz ez da akituko sufrimendu eta odol tintaz idatzitako historia...

Aitor Z.M. dijo...

Iker, ez dakit idaztera noana irakurriko duzun, baina beno, nik badaezpada ere idatzi egingo dut.

Espekulazio faltsuak egiteari uzteko diozu eta, textuari erreferentzia eginez, sugea esola bihurtu ez dela ere bai.

Nire ustez, zaila da arazoa zein den edo dugun arazorik handiena zein den nehurtzea edo asmatzea.

Baina mesdez, ez esan bai nik, eta bai beste hainbat herrikidek (gehiengo handiak Euskal Herrian) hedabide eta politikarien manipulazioagatik nai dugunla ETAk noraezean eta kontrolik gabe darabilen ibilbidea amaitzea. Niri ez dit inork esan zergatik nai dudan ETArekin amaitzea. Ni neu iritsi naiz ondorio horietara inoren laguntzarik gabe eta inork manipulatu gabe. Jendea inongo zentzurik gabe hiltzen duelako, nire hlburuen aurka bete betean egiten duelako (EHren idependetzia)... Ez dut esan nahi oztopo bakarra denik, baina bai da oztopo eta gainontzeko oztopoak kend behar diren bezala hau ere kendu beharra daukagu.

Bi, espekulazioena. Begira ez dut inor ofenditu nai baina nork espelukatzen du eta nork manipulatzen du. Mila bider entzun dut duela 500 urtetik Espainiar eta Frantses estatuaren okupazioa jasaten ari garela... Barkatu, baina, ez dakit ze historia ikasi duzun edo non irakurri duzun hori edo ze interpretazio egin duzun. Agian Nafar erreinuaren erorketaz ari zara? Jakin zazu Gipuzkoar eta Bizkaitar askok, gehienek, kastilako erreinuaren alde egin zuetela gerra horretan. Gerra karlitez ari zara? Karlistak, barkatu baina, espainolistak ziren, euskaldunak bai, beren foru eta guzti, baina espinolak. Eta irakurri bestela, solduadu eta jende karlistak, esukeraz idatzi zituzten bertsoak.

Beraz, euskal aberri sentimendua, Sabino Aranarekin srtu zen, ez duela 500 urte. Okupazioa? Ez dakit, esplikatu mesdez non eta noiz eman zen okupazioa.

Arazoa beste bat da, erabakitzeko eskubiderik ez dugula, herri bat garela sinisten dugunoi erabakitzen uzten ez digutela, hori bai da arazoa. Eta bigarren arazoa da, ukapen horren aurrean, batzuek bonbak jarriz eta tiroz lortuko dutela eskubide hori pentsatzen dutela eta gainera historia manipulatzen dutela, (hedabide espinolistek bezela) jende gazte eta ondol beroa manipulatzeko. Eta badakizu zergatik diodan hori, ni ere gazte manipulatu odol bero izan nintzelako.

Franko duela ia 34 urte hil zen, ETAren borrokak ordutik ez du inungo fruitu onik utzi. Zenbat urte gehiago eta zenbait hildako gehiago behar dituzue ikusteko, segue bai dela arazoa??????!!!!

Ander dijo...

Arazoa bai urrunetik dator. Foruetatik hain zuzen ere. Abertzaletasuna bertan sortu zelako, Sabino Aranak sortu zuelako. Hori baino lehenago ez zen ezer egon, bueno, batzuentzat gure lagun Zumalakarregi. Baina, ez kolonialismorik, ez menpekotasunik. Horiek, marxisten kontuak dira.

Iñazio Uriaren gorpua ta odola ikusi nuenean, ETAren elkarrizketarako gogoak somatu nituen. Ta ENAM-eko aurpegiak ikusi ta gero, kabroi batzuk direla konturatu nintzen. Bai, Otegi, Olano ta abar kabroi batzuk dira, bai. Duda barik, gainera. Hainbeste demokrazia, hitza, ta elkarrizketa baina hiltzailearen aurrean ixo. Jarrera horiek hitzak husten dituzte. Pena askok ez ikustea.

Sugea ta aizkora problema dira, ta jarraitzaileak ere bai. Holako demokrateekin ez gara inora helduko. Ez dira abertzaleak.

Aitor Z.M. dijo...

Beno Ander, erderaz esten den bezala "no mezclemos el tocino con la velocidad". Ez dauka zer ikusirik Marxismoak, askok hemengo historia nahastearekin. Are gehiago, apostu egingo nuke gaur egun "ezker abertzale" ofiziala, betikoa edo dena delakoa, Aralar ez bestea, bozkatzen duten gehienek eta zuk marxistena dela diozun teoria horiek defendatzen dituztenek, Marx zei zen ez dakitela askok, eta dakitenetatik beste askok bere printzipioak ez dituztela ezagutzen. Beraz errespetu bat Marx zaleei mesedez.

Ez dakit abertzaleak diren ala ez, ni ez naiz inor abertzaleak diren esateko hala ez, beraiek inor ez diren bezala niri ez abertzale edo traidore deitzeko.

Arazo nagusia esan nuen lehen ere nire aburz zein zen: ez konturatzea ETAren ekintzek ez garamatzatela inora, gorrotoa eta mina areagotzea lortzen baitu soilik.

Baina badaude beste biktima batzuek ere, presoen familiak, ezer egin gabe espetxean daudenak (eta ezagutzen dut bakarren bat gainera)... eta horin mina baliatzen du jende horrek beren ekintzak, beren negozioa, azken finean hori diru asko mugitzen duen negozioa baita, aurrera eramateko.

PPk eta PSOEk berdina egiten dute ETAren biktimekin. ETa hori da baita ere arazoa, jendearen mina erabiltzea horiek manipulatzeko.

Enpatia. Besteen lekuan jartzen ikasten dugunean, eta besteen minean gurea ikusten dugunean, guztiok, biktima guztiek, bai alde batekoek zei bestekoek eta baita herritar guztiok ere, lortuko dugu apurka egoera hau gainditzea.

Baina tamalez, badut susmoa, askok eta askok ez dutela nai guzti honekin amaitu, esan bezala, atzetik, guk ikus eta susma ez ditzakegun interesak baitaute.

Ander dijo...

Enpatia behar da, derrigorrez. Baina ETAren presoen senideen sufrimendua ez du Estatuak sortzen, baizik eta ETA-k. ETA barik, ez legoke presorik. Hala ere, ados gaude.

ENAM-eko kideek agian ez dakite nor zen Marx. Hala ere, buruzagiak ondo baino hobeto dakite. ENAM-en egitura marxista da. Duda barik. Dialektika ere bai. Agian ez da Marxismoen islada ederrena, baina nork esan zuen ideiek ez daukatela alde txarrik?

Bira, nik beti pentsa dut askok ez dutela ETArekin amaitu nahi. Are gehiago esango nuke, batzuetan Guardi Zibil bat ETA-ren burua dela pentsatzen dut. Ideiarik ez daukat, baina susmoa bai. ETA negozio itzela, diru asko ta interes asko. Ta jente mordoak ETA-ri esker bizi dira. Batzuek barruan ta besteak kanpoan. Pena barneko jenteak hori ez ikustea. Horiek dira España ta Frantziaren baliabideak hemen.

Aitor Z.M. dijo...

Ez dait, Marxek nazionalismoak ez zituen gustuko, burgesiak langileria zapaltzeko asmatu zuela esaten zuen. Beraz nik ez dakit zenbaiteraino den Marxista ETA. Egitura Marxista izateak ez du esan nai Marxistak direnik. Gaur egun behinik behin asko ez dira gelditzen. Garai batean agian bai, baina banandu zenetik ez dakit zenbaigarren asanblandan, Marxistak beste bide bat hartu zuten. ETAk gaur egun egiten dituen aldarrikapen guztiak nazinalistak dira ez dute eredu ekonomikoarekin zer ikusirik ez eta langileen borrokarekin zer ikusirik. Euskal Herriaren eskubideak defendatzen dituzten soilik eta momentu edo egun despistarunen batean aipatzen dituzte politika sozialistak...

Bestela, orokorrean, bat nator zurekin, estatuak presoen familien sufrimenduan zer ikusirik ez duela diozunean ezik. Egia da ETA ez balego (eta benetan desiro dut lehen bailen desager dadila, eta jendea, batasuna bozkatzen dutenak, ohartzea hori ez dela bidea, beren botoak erbailtzen dituztela aitzakia modura hori justifikatzeko ez dago zer eginik) presorik es legokeela, baina kontua da ETA badagoela eta presoak ere or daudela. Egin ezin dena da, fenomeno honen aurrean, gure segurtasunaren izenean, dispertsioa onartu. Legez kanpokoa delako eta giza eskubideen aurka doalako eta horretan badu zer ikusia estatuak.

Bestela, esan dudana, zurekin bat nator. Pena da, oraindik, jende asko dagoela bestela pentsatzen duena, eta begiak zabaldu nai ez dietuena. Espero dut, egunen batean, amaitukod ela eta gure semeek, beste Euskal Herri bat eta beste egoera bat ezagutzeko aukera izango dutela eta, ETA histori liburuetan eta gure zahartzaroko kontuetatik ezagutuko dutela soilik.

Borrokak ez duelako armatua esan nai, badaudelako bai herri honen alde eta beste eskubide ororen alde borroka egiteko besete ainbat modu. Armarik indartsuean, inteligentzia eta burua baita eta tirorik bortiz eta gogorrena hitza eta errealitatea, erabil ditzan bada horiek guztiek lortzeko gure helburuak, edo saiatzeko behinik behin.

Ander dijo...

Aitor: erratuta zaude. ETAren askapen nazionalaren egitura marxista da. Nazionalismo horrek Fidel Castro edota Josef Stalin-ek erabili zuten. Autodeterminazio eskubidea, "demokrazi popularra" ta abar... Fija zaitez hiztegian. Hiztegi zirriborrotsu, populista ta abstrakto hori, dialektika marxista da.

Ez dakit Iñaki Gil de San Vicente talibana ezagutzen duzun. Irakur ezazu (ENAM-eko ideologoren bat da) ta beitu ze abertzale diren.