Xamur laztatzen naute
zure hitz leunek.
soinu ederra da zinez
Goikoak oparitu zizun ahotsa.
Kantatu nahiko nuke
zugan barruan daukadana
baina ez litzateke inoiz,
tamalez, zure mailako.
Inoiz jakingo al duzu
bi hitz horiek baino
gehiago esan nahi,
leunago laztandu
nahi zaitudala?
2 comentarios:
Eskerrak!!!!!
Pozten naiz zure hitz ederrak haibeste denbora pasa ondoren irakurtzeaz. Jarraituko duzu hemendik aurrera idazten?. Zure lagunak berriz etorriko gara zure bila.....Lorezain
Pentsatzen ari naiz, bai, pare bat testutan... Baina oraintxe oso lanpetuta nabil, agian Gabon tartean...
Publicar un comentario