Mostrando entradas con la etiqueta Poesía. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Poesía. Mostrar todas las entradas

miércoles, 3 de diciembre de 2008

Zer bistan, hura gabezi

Askok irudipena du
minari naizela sorra,
barea eta gogorra...
... bai, barrua hautsia ez banu!

Maialen Lujanbio

lunes, 1 de diciembre de 2008

Maite nauzu

Maite zaitut, bai.
Baina ez zaitut gustoko.
Ederra zara, bai.
Baina ez zaitut ukituko.
Eman muxu.
Baina masailean.

Nik eroso egon nahi...
eta zuk sufritu behar,
zuk horrela sufritu behar.

sábado, 23 de agosto de 2008

Bertsotan (Zumina)

Maitasunez negar egin dut zuri esker.
Hartaz eta harengatik.
Tristuraz egin dut barre zure erruz.
Zure alboan ta bakarrik.

Gaur gauean, izaren artean idazten dizut.
Gomuta bai, baina ez malko
Samina zumina bihurtu dut,
ez omen zaitudalako laster edukiko.

Kantariak zure eran abesten du oraindik,
badakizu zuk zelan.
Baina ez du hutsunea betetzen:
ni bakarra naiz logelan...

Ilunaren irudimena ala itsuaren beharra?
Neu ere dudan nago.
Eta hala ere, aurrean ageriko zarela
dut pentsatzea nahiago.

viernes, 22 de agosto de 2008

Beste hitzen beharrik ez dago

Zurekin.

lunes, 28 de julio de 2008

Amorante elbarria

Txiki-txikitan zapata bereziak behar zituen,
ez baitzuen behar bezalako oin-hankarik.

Gaztetxo bat besterik ez zenean betaurrekoak ezarri zizkioten,
arbeleko hitz eta marrazkiak ez zituelako behar bezala bereizten.

Handik gutxira, ortodontzia eraman behar izan zuen,
haren hortz eta aginak behar bezalako zuzentasunik ez zutelako.

Gaur, aldiz, ongi dabil, ongi dakusa eta eder dago.
Behar bezalako burua besterik ez du falta...

Nor bere Errealitatean

Zure bizitzaren filma igaro da begi aurrean.
Ikusi dituzu zeure jaiotza, haurtzaroa, nerabezaroa...
Hainbat algara eta momentu gogoangarri.

Baina oraingoa ez da filma, ez da saiakera,
errealitatea baizik.
Beti ariko zara atzera begira
eta saminean galderak egiten:

Nortzuk dituzu lagunak?
Inork maiteko al zaitu gaur?
Maiteko al duzu zuk, noizbait, zeure burua?

Oraingoa ezin dira galderak izan, ordea.
Erantzunak behar dituzu.

sábado, 28 de junio de 2008

Udako gauetan

Euri asko egin du, bai,
eta hoberena non zegoen galdetu izan dugu.
Baina faltan botatzen zaitut ilunetan, orain.

Libre izateko jaioak gara, jakina;
baina noizbait preso izatea ez dago gaizki,
noizbait itzuliko naizela jakitea.

Egunsentietan zeinen eder zauden esan nahi dizut.
Ispilu aurreko isladan ni bakarrik nagoelako.
Zu barik ezer ez naizelako, ezer ez dagoelako.

Horregatik guztiagatik idazten dizut gau honetan.
Izarren hautsak zure usaia dakart eta ezin lorik egin,
nire izaren artean zure itzalik ez dudalako sumatzen.
Inork ez nauelako begiratzen biluzten naizen bitartean.

Nire begiek ohe xume bat topatzen dute
eta zu ez egotearen beldur dira.
Zure oroitzapenaren beldur.

Buruak ez dit gehiago gogorarazten,
zure presentzia besterik ez.

Idazten ari naizen paperari ere beldurra dario,
ez baitaki zeren esperoan dagoen.
Tinta gutxinaka desagertzen doa
begibistaren aurrean.
Desagertzen, nire poztasunarekin batera.

martes, 22 de abril de 2008

Ezberdin zaitut orain

Jadanik joan da nire paretik
zure irudia.
Izugarrizko mina eragiten zidan
zure irudiak.
Baina inoiz itzuliko al da
zure irudirik?
Ezin ahaztu ahalko naiz noizbait
zure irudiaz...
Mina ematen dit oraindik pentsatzeak
zure irudiarekin.
Beste era batez maite dut orain
zure irudia.

lunes, 14 de abril de 2008

Hitz gutxitan

Berak sortu zuena bakarrik ibiltzeko kapaza bihurtzen ari da poliki-poliki.
Txikia zen eta txiki izaten jarraitzen du, baina jada burua altxa dezake eta hitz gutxi batzuk ere esaten badaki.
Kantatzen hasi zen duela gutxi, guztiak harrituta utzi zituela. pozez beteriko kantua zen, alaia, nahiz eta izu apur batekin izan.
Oraintxe ari da gehien gustatzen zaiona egiten.
Ikusi, ikusi... entzun eta gozatu.

viernes, 4 de abril de 2008

Zure aukera


Zein gogorra den gu geu izatea
ahal dugunean, nahi dugunean,
beharrezko dela uste dugunean...
Zein gogorra besterik ez entzutea.

Zein zaila bai edo ez esaten jakitea
egokia denean, erantzun nahi dugunean,
eskatzen digutenean, behar dugunean...
Zein zaila den entzun eta jarraitzea.

Baina
gu geu gara geure gero
eguzkian gari goria
gor bagaude ere
geuregan dugu egia.

Eta
zure zoria zaila izan
eta ziur ez bazaude,
ez zaitez zizpildu.
Zeurea da erabakia!

Aitorpena

Ekarri zure ezpainetako eztia,
Erlauntzeko erregina bihur nazazu.
Eta lorategian ibiliko naiz
Milaka usain eta kolorez jantzia.

Busti nazazu goitik behera,
Ez dut inoiz lehortu nahi
Ez dut airerik ukitu nahi
Ez dut hurbildu nahi kaltera.

Oparotasunak inguratzen nau,
Hori daukat sentimendua.
Bakardadea neukan lagun lehen,
ahotsa goratu nahi dut gaur.

Beldurra ezinezkoa dut ukatu.
Gailurrerantz bakarrik errazago.
Tamalez ez naiz ausart
Eta nahiago dut batera altxatu.

Emango dizut munduko giltza
Geldi zaitez nahi duzun lekuan
Ala mugi zaitez, ez dut axola,
Baldin badaramazu nire hitza.

Izan bedi gaur hurrengo eguna
Bihar ordea, aurrekoa
Orduan jakingo dut nik
Zer den faltan duguna

Geldi zaitez euri azpian,
Osasungarriagoa da horrela.
Ez egin kasurik amari
Eta zauritu zaitez jauzian.

Xuxurlatuko dut azken partea
Pospoloa argitzen den bezala.
Jakin ezazu: zure alboan naizen moduan
Inon ez naiz izango askea.

sábado, 29 de marzo de 2008

Mezua


Desagertuko bazina, zure zaporea ahoan edukiko nuke, agortu ez zedin ahosapaian gorderik, umeak goxokia ostentzen duen moduan.



Nahiz ta zure magalean berriz ere ezin egon, zure usaia eskuetan gordeko nuke, nire baitan mantentzen zaitudan seinale.

Ludi hontan bakarrik egonda ere, gogoan gordeko nituzke zure ahotik ixuritako hitzak, altxorra idoro izan banu bezala; zureak dira ta nire aho, esku eta gogoa.

Ego

Todas las frases se han dicho,
todas las canciones se han cantado,
todas las palablas se han escrito.
Y nunca sabrán lo que siento.
Nunca podré perdonármelo,
pero tampoco a ti.
Te aborrezco, y al mismo tiempo no quiero otra cosa.
Te deseo, pero tengo ganas de huir.
Vivir contigo es una pesadilla, pero sin tí no sería lo mismo.
Sin tí, sé que nada se habría dicho todavía,
nada podría haberse cantado
y no habría porqué escrbir.

miércoles, 26 de marzo de 2008

XV

Gustoko zaitut ixilean zaudenean, ez bazeunde bezala zaudelako.
Urruna eta mingarria, zendua bazina bezala, hilda.
Orduan hitz bakar bat, irribarre soil bat aski dira.
Eta zoriontsu naiz, zoriontsu ez delako egia.

Pablo Neruda

domingo, 16 de marzo de 2008

Lehena

Kontuz ibil zaitezte, eta ez ohiukatu.
Lo dago bilatzen duzuen hori.

Zaindu ezazue arretaz,
halakorik ez baituzue berriz aurkituko.

Zuentzako da,
aurkitzen duen harentzako
ez baitu beste jaberik,
hain ongi zainduko duen inor.

Kontuz ibil zaitezte.