jueves, 4 de diciembre de 2008

Noiz gara aske?

Askatasuna definitzea hain da zaila, bakoitzak ere ez dakiela ziur zer den berarentzat. Hala ere, zenbaiten ustetan, askatasuna zerbait egitera behartua ez izan eta erabakia bakoitzak nahi duen moduan hartzea izango litzateke. Hau da, behartua ez sentitzea eta hautatu ahal izatea. Dudarik gabe, baieztapen honekin ados nago, baina ez da nire askatasunaren definizioan sartuko nukeen bakarra. Gaur egun batez ere, “modan” dagoen definizioa “vive y deja vivir” esaldiari antzematen zaiona litzateke: askatasuna besteari kalte egiten ez dion bitartean, nahi duzuna egitea da. Hau ere definizio ona litzateke, eta horrekin lotutako beste esaldi bat ere gogora ekartzen dit: zure askatasuna bukatzen da bestearen eskubideak hasten diren tokian. Dena den, oso definizio orokor eta erromantikoak deritzet haiei. Nire ustetan, askatasuna ez da “nahi” aditzarekin hainbeste lotu behar, baizik eta “behar” aditzarekin. Askatasunean, noski, erabaki librea hartu ahal izatea sartzen da, hori ez dut inola ere ukatzen, baina batzuetan garrantzia gehiegi ematen diogu joera horri, eta kontzientziaren zatia alde batera uzten dugu. Aske izatearen kontzeptuarekin kontsekuente izatearena ere lotu beharko genuke, azken finean bakoitza garelako egiten dugunaren erantzule. Hau da, nahiz eta besteei kalterik ez egin, ezin naiz bizitzatik igaro nahi dudana egiten, azkenean hainbeste nahi ez baina bai behar dudana egin behar dudalako. Adibide oso garbia ikasleok egunero bizitzen duguna da: benetan nahi al dugu klasera egunero joatea, goizeko 7retan esnatzea, eta arratsaldetan eskoletako lanak bukatzea? Erantzuna, erraza da: ez. Baina axaletik baino, sakonago pentsatzen badugu, ez al da komenigarria guztiontzat bizimodu hori jarraitzea eta egin behar dugun hori betetzea, momentu bakoitzean nahi duguna egitea baino? Kontzientziaren garrantzia ongi ilustratzen duen adibidea dela uste dut. Inork ezin digu esan libre ez garenik, edozein momentutan erabakia hartu eta ohean geratu gaitezkeelako, baina barru-barruan badakigu ez dugula nahi, aske garelako erabakitzeko.


Ekerrak Joni ideia emateagatik.

miércoles, 3 de diciembre de 2008

Zer bistan, hura gabezi

Askok irudipena du
minari naizela sorra,
barea eta gogorra...
... bai, barrua hautsia ez banu!

Maialen Lujanbio

lunes, 1 de diciembre de 2008

Maite nauzu

Maite zaitut, bai.
Baina ez zaitut gustoko.
Ederra zara, bai.
Baina ez zaitut ukituko.
Eman muxu.
Baina masailean.

Nik eroso egon nahi...
eta zuk sufritu behar,
zuk horrela sufritu behar.