sábado, 29 de marzo de 2008

Bidaia


Beti izan dut urruntzeko gogoa, zerbaitek ikaratu nauenean. Behin honetan, ordea, ezberdina izan da. Ikara nire nahiaren zati txikitxo bat besterik ez da izan, eta helmugak merezi zuenez, pausu sakonekin egin dut bidea. Dena den, ez da bide zaila izan, nirekin maitasuna zihoalako, agian; merezi ez dudan maitasuna, eta inork zer esango ote duen axola ez izatea egiten duen maitasuna. Mila gauza sartu ditut patriketan bide honetan zehar: argazkiak, sarrerak, lagunekin egondako momentuak, familiaren oroitzapenen bat... bizipenak eta momentu ahaztezinak azken finean. Norbait osatzeko behar diren hainbat eta hainbat elementu ezagutu ditut, eta liluraturik begiratzen ditut nire baitan gorde ditudan horiek guztiak, poz izugarri batez. Tentuz ibili nahi izan dut, batzuetan loreak zapaldu gabe, beste batzuetan leihotik soilik begiratuz, eta bestetan kontu handiz neurtutako distantzia mantenduz. Espero dut behar baino gehiago sudurra sartu ez izana eta ezagutzen ahal nuen guztia orain jakitea. Uste baino gehiago ikasi dut bidaia honetan. Tranbiaren bidea belarretan dagoen moduan, arraro xamar ikusi dut neure burua, baina laster egokitu izan naiz, irudi polit bat bihurtuz inguru hain erosoan. Bidean izan dut gidariari ere egonaldi erosoa iruditu zaiola uste dut, espero dut.

Mezua


Desagertuko bazina, zure zaporea ahoan edukiko nuke, agortu ez zedin ahosapaian gorderik, umeak goxokia ostentzen duen moduan.



Nahiz ta zure magalean berriz ere ezin egon, zure usaia eskuetan gordeko nuke, nire baitan mantentzen zaitudan seinale.

Ludi hontan bakarrik egonda ere, gogoan gordeko nituzke zure ahotik ixuritako hitzak, altxorra idoro izan banu bezala; zureak dira ta nire aho, esku eta gogoa.

Ego

Todas las frases se han dicho,
todas las canciones se han cantado,
todas las palablas se han escrito.
Y nunca sabrán lo que siento.
Nunca podré perdonármelo,
pero tampoco a ti.
Te aborrezco, y al mismo tiempo no quiero otra cosa.
Te deseo, pero tengo ganas de huir.
Vivir contigo es una pesadilla, pero sin tí no sería lo mismo.
Sin tí, sé que nada se habría dicho todavía,
nada podría haberse cantado
y no habría porqué escrbir.

miércoles, 26 de marzo de 2008

XV

Gustoko zaitut ixilean zaudenean, ez bazeunde bezala zaudelako.
Urruna eta mingarria, zendua bazina bezala, hilda.
Orduan hitz bakar bat, irribarre soil bat aski dira.
Eta zoriontsu naiz, zoriontsu ez delako egia.

Pablo Neruda

viernes, 21 de marzo de 2008

Siniskerak

Errespetuaz hitz egitean gehienek argi daukagu hitz horrek zer esan nahi duen, baina horrek ez du esan nahi ez zuzen gaudenik, ezta errespetuari buruz daukagun ideia praktikatzen dugun ere; errespetatzen dugun, alegia.
Honi buruz eztabaidan, zalantza pila bururatzen zaizkit, nik bakarrik argitu beharko nituzkenak, zer den bidezkoa eta zer ez nik soilik erabaki behar baitut (altura hauetan). Baina hain zaila da gauzak argitzea ingurua hain aldakorra eta batzuetan aurkakoa denean... Gogo guztiak bapatean joaten zaizkit ezertarako balioko ez duela pensatzean.

Politikari buruz norberaren iritzia askatasun osoz ematea guztiz bidezkoa dela argi daukagu guztiok, edo argi izan behako genuke behintzat... Baina erlijioari buruz hitz egiten dugunean askatasun berdina praktikatu behar al da? Nire printzipioek iritzirako askatasuna premiazko eskubidea dela esaten didate, baina nire sinismenen kontra doazen iritziak, batzuetan izorratzen naute. Ez edozein, hori argi utzi nahiko nuke, nire alboan ditudan pertsona gehienek ez baitute nire fede berbera, eta osotasunez maitatu eta errespetatzen ditut. Izorratzen nauten komentario eta iritziak badira nire sinismenei burla egiten dietenak, nire sinismenak errespetatzen ez dituztenak, edo ni eta beste fededun guztiak zaku berean sartzen digutenak. Ezjakintasunetik ez da inoiz ezer onik ateratzen, eta badago asko dakiela uste duen jendea, nahi duena esaten duena (bere eskubide osoa baitu) baina benetan izorratu besterik egiten ez duena, beste pertsona askori egia plazaratuz.
Egun hauetan nabari izan dut batez ere jarrera hau jende askorengan: Interneten, egunkarietan, nire lagunen artean... oso normala da arkaikoak diren siniskera horien guztien kontra jotzea, antza. Modan dagoela dirudi, Elizaren kontra bazoaz erlijioaren kontra ere joan behar baitzara, bestela ez zarelako progrea, eta bestela ez baitzara zure kabuz pentsatzeko gai.
Ireki ditzagun begiak, eta ikus dezagun orokortasuna ez dela existitzen, guztia erlatiboa baita.