Euri asko egin du, bai,
eta hoberena non zegoen galdetu izan dugu.
Baina faltan botatzen zaitut ilunetan, orain.
Libre izateko jaioak gara, jakina;
baina noizbait preso izatea ez dago gaizki,
noizbait itzuliko naizela jakitea.
Egunsentietan zeinen eder zauden esan nahi dizut.
Ispilu aurreko isladan ni bakarrik nagoelako.
Zu barik ezer ez naizelako, ezer ez dagoelako.
Horregatik guztiagatik idazten dizut gau honetan.
Izarren hautsak zure usaia dakart eta ezin lorik egin,
nire izaren artean zure itzalik ez dudalako sumatzen.
Inork ez nauelako begiratzen biluzten naizen bitartean.
Nire begiek ohe xume bat topatzen dute
eta zu ez egotearen beldur dira.
Zure oroitzapenaren beldur.
Buruak ez dit gehiago gogorarazten,
zure presentzia besterik ez.
Idazten ari naizen paperari ere beldurra dario,
ez baitaki zeren esperoan dagoen.
Tinta gutxinaka desagertzen doa
begibistaren aurrean.
Desagertzen, nire poztasunarekin batera.
2 comentarios:
Laster batera egongo gara
Ea noiz barritzen dozun hau...
Publicar un comentario