Gauza bera eskuratzeko nahiak aurka jartzen gaitu.
Bizitza puntu ezberdinetatik ikustea ona da, hori ez dago ukatzerik. Baina puntu bat bestearengandik hain urrun egotea egokia al da? Ona al da eztabaida? Ongi al dago guk pentsatzen duguna esatea? Hori ere ezin ukatu.
Beti da ona eztabaida, nahiz eta pixka bat garratza eta mingarria izan, bizitza honetan garrantzitsuena ikastea baita. Ikasten bizitzea eta bizitzen ikastea, hor dago gakoa, muina, tontorra.
Igotzea beti zailagoa delako jeistea baino. Jeitsi, bakarrik egiten dugu, laguntzarik gabe, hori baita gustoko duguna. Libre izango bagina bezala jeistea, arrapaladan eta korapilatuta, ordenarik gabe, jada ez baitzaigu axola nola iritsiko garen. Jada amore eman baitugu.
Igo, berriz, kostata egiten dugu. Bakarrik ezin dugu egin. Laguntza beharrezkotzat jotzen dugu halakoetan, eta normala da. Normala, eta baita pozgarria ere, ez dugulako besterik nahi. Maldan gora igotzea helmuga topatu arte. Maite dugun horrekin, helmuga.

No hay comentarios:
Publicar un comentario