sábado, 29 de marzo de 2008

Bidaia


Beti izan dut urruntzeko gogoa, zerbaitek ikaratu nauenean. Behin honetan, ordea, ezberdina izan da. Ikara nire nahiaren zati txikitxo bat besterik ez da izan, eta helmugak merezi zuenez, pausu sakonekin egin dut bidea. Dena den, ez da bide zaila izan, nirekin maitasuna zihoalako, agian; merezi ez dudan maitasuna, eta inork zer esango ote duen axola ez izatea egiten duen maitasuna. Mila gauza sartu ditut patriketan bide honetan zehar: argazkiak, sarrerak, lagunekin egondako momentuak, familiaren oroitzapenen bat... bizipenak eta momentu ahaztezinak azken finean. Norbait osatzeko behar diren hainbat eta hainbat elementu ezagutu ditut, eta liluraturik begiratzen ditut nire baitan gorde ditudan horiek guztiak, poz izugarri batez. Tentuz ibili nahi izan dut, batzuetan loreak zapaldu gabe, beste batzuetan leihotik soilik begiratuz, eta bestetan kontu handiz neurtutako distantzia mantenduz. Espero dut behar baino gehiago sudurra sartu ez izana eta ezagutzen ahal nuen guztia orain jakitea. Uste baino gehiago ikasi dut bidaia honetan. Tranbiaren bidea belarretan dagoen moduan, arraro xamar ikusi dut neure burua, baina laster egokitu izan naiz, irudi polit bat bihurtuz inguru hain erosoan. Bidean izan dut gidariari ere egonaldi erosoa iruditu zaiola uste dut, espero dut.

4 comentarios:

jon dijo...

Nik ere urrunera joan nahi izan dut. Hala ere, orain oso gertu jarraitu nahi dut, dana berriro apurtu arte. Espero hori ez gertatzea, ta behin betiko, oreka topatzea. Zaila izango da, baina ez nago bakarrik ta hori da gakoa.

Ikusi dezazunez, saiatu naiz euskaraz idazten. Aldi berean, kontura zaitez erdaraz askoz hobeto egiten dudala.

jon dijo...

Apurka apurka aurrerantz noa nire istoriotxoarekin. Ea irakur dezakezun nik argitaratu baino lehenago. Zure iritzia ezinbestekoa da niretzat.

Gero arte.

jon dijo...

Badakizu, nahi duzunean erakutsiko dizudala. Bakarrik orrialdetxo bat idatzi dut, hala ere, ez dut uste asko luzatuko dudanik. Nereak esan zidan ea inoiz aurkezten dudan nire idazlanen bat lehiaketaren batean.

jon dijo...

Zure amak nire artikulua irakur dezala, ez zait axola. Gainera, gure onerako bada, askoz hobeto.