viernes, 21 de marzo de 2008

Siniskerak

Errespetuaz hitz egitean gehienek argi daukagu hitz horrek zer esan nahi duen, baina horrek ez du esan nahi ez zuzen gaudenik, ezta errespetuari buruz daukagun ideia praktikatzen dugun ere; errespetatzen dugun, alegia.
Honi buruz eztabaidan, zalantza pila bururatzen zaizkit, nik bakarrik argitu beharko nituzkenak, zer den bidezkoa eta zer ez nik soilik erabaki behar baitut (altura hauetan). Baina hain zaila da gauzak argitzea ingurua hain aldakorra eta batzuetan aurkakoa denean... Gogo guztiak bapatean joaten zaizkit ezertarako balioko ez duela pensatzean.

Politikari buruz norberaren iritzia askatasun osoz ematea guztiz bidezkoa dela argi daukagu guztiok, edo argi izan behako genuke behintzat... Baina erlijioari buruz hitz egiten dugunean askatasun berdina praktikatu behar al da? Nire printzipioek iritzirako askatasuna premiazko eskubidea dela esaten didate, baina nire sinismenen kontra doazen iritziak, batzuetan izorratzen naute. Ez edozein, hori argi utzi nahiko nuke, nire alboan ditudan pertsona gehienek ez baitute nire fede berbera, eta osotasunez maitatu eta errespetatzen ditut. Izorratzen nauten komentario eta iritziak badira nire sinismenei burla egiten dietenak, nire sinismenak errespetatzen ez dituztenak, edo ni eta beste fededun guztiak zaku berean sartzen digutenak. Ezjakintasunetik ez da inoiz ezer onik ateratzen, eta badago asko dakiela uste duen jendea, nahi duena esaten duena (bere eskubide osoa baitu) baina benetan izorratu besterik egiten ez duena, beste pertsona askori egia plazaratuz.
Egun hauetan nabari izan dut batez ere jarrera hau jende askorengan: Interneten, egunkarietan, nire lagunen artean... oso normala da arkaikoak diren siniskera horien guztien kontra jotzea, antza. Modan dagoela dirudi, Elizaren kontra bazoaz erlijioaren kontra ere joan behar baitzara, bestela ez zarelako progrea, eta bestela ez baitzara zure kabuz pentsatzeko gai.
Ireki ditzagun begiak, eta ikus dezagun orokortasuna ez dela existitzen, guztia erlatiboa baita.

1 comentario:

Jon dijo...

Egia da, elizaren kontra jotzea modan dauela. Azken bolada hontan, danok gara ateos ta danok pentsetan dogu kristaua izitea arkaiko izitea dala. Nik hori pentsetan dot, arkaiko izitea dala, halanbe, ni beste gauzetan bebai arkaikoa naz. Nork ez dau zerura joango dela siñistu gure? Nik bai gure dot, baia ezin. Dana dala, ateo asko dira de palo. Adibidez, budismoan siñisten daure ala beste erlijio superprogresistetan superateos izin arren. Hombre, egie da Hegoaldean oin elizatik libre garela, por fin... Progre iziteko kristaua izitea posiblea da, seguraski, progre asko fededun izin dire. Erligioa ta ezkerra eztauz alkarren aurrean. Danok egunen batean ilko gara ta jakingogu nork aukin zauen arrasoia.

PD: Mal euskera tengo