viernes, 4 de abril de 2008

Aitorpena

Ekarri zure ezpainetako eztia,
Erlauntzeko erregina bihur nazazu.
Eta lorategian ibiliko naiz
Milaka usain eta kolorez jantzia.

Busti nazazu goitik behera,
Ez dut inoiz lehortu nahi
Ez dut airerik ukitu nahi
Ez dut hurbildu nahi kaltera.

Oparotasunak inguratzen nau,
Hori daukat sentimendua.
Bakardadea neukan lagun lehen,
ahotsa goratu nahi dut gaur.

Beldurra ezinezkoa dut ukatu.
Gailurrerantz bakarrik errazago.
Tamalez ez naiz ausart
Eta nahiago dut batera altxatu.

Emango dizut munduko giltza
Geldi zaitez nahi duzun lekuan
Ala mugi zaitez, ez dut axola,
Baldin badaramazu nire hitza.

Izan bedi gaur hurrengo eguna
Bihar ordea, aurrekoa
Orduan jakingo dut nik
Zer den faltan duguna

Geldi zaitez euri azpian,
Osasungarriagoa da horrela.
Ez egin kasurik amari
Eta zauritu zaitez jauzian.

Xuxurlatuko dut azken partea
Pospoloa argitzen den bezala.
Jakin ezazu: zure alboan naizen moduan
Inon ez naiz izango askea.

1 comentario:

Jon dijo...

Ez dakit oso ongi poema hau pozik ala goibel den. Agian horrekin jokatzen duzu. Nola ez zarela inoiz libre izango? Inork bahitu zaitu? Posible leike nik txarto ulertzea, nire euskera ez da oso ona ta poesia ez da oso ulergarria.

Bueno, gero ez esan iruzkinak ez dizkizudala uzten!