Eroturik nagoela uste dut. Bestela, ez dut ulertzen. Benetan, ez dut ulertzen neure buruaren kontra-egite hau. Normalean, kanpotik ikusita, ez litzaidaeke gustatuko nire buruan dabiltzaten pentsamenu hauekin batera bizitzea. Ez doa nire izakera eta konbikzioekin. Nola esan? Nola hasi?
Lehen, duela denbora nahiko, egoera honetara inoiz ez nintzela iritsiko uste nuen, eta iristen banintzen, ez litzateke (ezta pentsatu ere!) honela izango. Baina gertatu da. Eta oso pozik nago. Inoiz baino gehiago.
Gainera, kanpotik nolabaiteko egonkortasuna nabaritu daiteke nire bizitzan, baina inork ez daki. Nik ere ez dakit besteena nolakoa den, ezta hurbilen daudenena ere. Ezta neurea bera ere. Baina badakit buruauste pila ditudala egunero, egun bakoitzean buruauste ezberdina, gero eta gogorragoa edo zailagoa edo eroagoa. Ezin ditut ekidin, eta oztopoak besterik ez dira nire pentsamenduen artean. Ez dut gaizki pentsatu nahi, ez zait gustatzen irudimenean ikusten dudana. Ez, ez dut ikusi nahi, baina... noizbait gertatzen bada? Eta okerragoa oraindik gertatzen bada? Prestatu beharko nintzateke horretarako. Bai, prestatu behar naiz, eta horretarako dira pentsamendu gaizto horiek. Inork ezingo ditu inoiz ekidin, eta ekiditen baditu, tontakerietan ari izango da, benetan baliogarriak dira eta.
Ez dakit ezta zer ari naizen esaten. Bueno, bai, nik badakit, baina ez dut uste inork jakigo duenik. Eta berriz ere gaizki sentiarazten nau horrek. Berriz ere? Bai, adiskide, berriz. Ni ere horrelakoa naiz, nahiz eta kanpotik ez ikusi. Gauza asko ditut barnean, eta hori da bat. Pesimismoa.
Eta zeu zara hura probokatzen duena.
Edo nire pentsamendua zuregan.
Edo ni soilik.
Nik ez dakit.
Zeinek daki, bada?
1 comentario:
Ni naz ezkorra, zu beti baikorra izan zatez ze zure irribarreak guapua iten dotzu ta pozik iten dozte.
Etzauz bapezbe zoratuta. Danok antzekoparezido eoten gara. Galtzeari bildur dotzegu, bakizu? Zoriontsu iteko buruauste asko dekogu, problemea alrebes itea izan leike. Gauza txarrau ikusteak gauza asko erakusten dau. Hasteko, dekozunari balio emoten dotzezu ta ez galtzeko ahaleginduten zara. Nik bebai bildur asko dekot, baia bildu horrik lurrari lotzen doztie. Nik gurago lurran eotia zeruan baino.
Publicar un comentario