viernes, 4 de abril de 2008

Zure aukera


Zein gogorra den gu geu izatea
ahal dugunean, nahi dugunean,
beharrezko dela uste dugunean...
Zein gogorra besterik ez entzutea.

Zein zaila bai edo ez esaten jakitea
egokia denean, erantzun nahi dugunean,
eskatzen digutenean, behar dugunean...
Zein zaila den entzun eta jarraitzea.

Baina
gu geu gara geure gero
eguzkian gari goria
gor bagaude ere
geuregan dugu egia.

Eta
zure zoria zaila izan
eta ziur ez bazaude,
ez zaitez zizpildu.
Zeurea da erabakia!

3 comentarios:

jon dijo...

Ederra. Idazteko balio asko daukazu, benetan.

Anónimo dijo...

Horixe, benetan Felps, eres una crack ta eztakit zergatik ez duzun lehenago erakutsi. Me parece increible conocerte de siempre y no saber esto. Badakit ongi idazten duzula ta ongi egiten duzula, bño poemena? Ez nuen ideiarik. Ez utzi inoiz ta jarrai dezagun aurrera proiektuarekin.

Azken estrofa nik esan nahi nuen guztia laburtzen du.

Jon dijo...

Istorioko hirugarren zatia nire blogean jada irakurgai.