Rosana Navarro, Iruñeko NaBaiko zinegotzia, Donostian izan da gure galderei erantzuten. Ilunpean lan eginez gauza asko ikasi ditu. Merkataritza eta turismoaren arduraduna izateaz gain, politikan daramatzan 18 urteek erakutsi diote gizarteari laguntzea posible dela.
· 16 urteetatik afiliatua zarela jakin dugu. Konbikzio sendoa ala kritikotasun falta? Zerk erakarri zizun EAJtik?
Egia esan, oso gazte sartu nintzen konbikzioz beteta. Familian bagenuen “kutsadura” eta nire aita afiliatua izan da betidanik EAJ-PNVra. Bera zinegotzi izan zen Etxarrin eta horrek bultzatu zidan politikan sartzera. Etxean asko hitz egin dugu politikaz eta beti egon gara politikaren inguruan, batez ere EAJ-PNV barruan.
· Eman al dizu politikak beregandik espero zenuenik? Adibidez?
Bai, beste ikuspuntu bat eman dit. Oso desberdina da politika kanpotik ikusita. Gauza onak eta gauza txarrak eman dizkit, hobeto esanda ikuspuntu txarrak, baina batik bat oso puntu onak. Adibidez, gizarteari uste ez duzun aspektuetatik lagundu diezaiokezu. Kanpotik politikariak beren buruez bakarrik arduratzen direla ikusten da. Baina behin sartzen zarenean konturatzen zara ezetz, zure ardurak dituzula baina batik bat jende asko etortzen zaizula bere arazoekin eta horiei laguntzea izugarri polita dela, eta pozgarria gainera.
· Atzo, martxoak 8, emakumearen eguna izan zen. Asko hobetu den arren, zein da hemendik aurrera jarraitu beharreko bidea?
Bide zaila. Nik ez dut seme alabarik, eta edukitzekotan bizitza pertsonala eta laneko bizitza kontziliatzea oso zaila izango litzateke. Politikoen bizitza gizonentzat pentsatuta dago: bilerak orokorrean arratsaldeko 7.30etik aurrera, goizeko 8.30ean eta eguerdietan izaten dira. Gainera, laneko bazkari eta afari asko izaten ditugu. Aurrerapausoak ematen jarraitu beharko da, eta batez ere laguntzak ematen: diru laguntzak, haurtzaindegi gehiago eta ordu hobeagotan...
· Iruñeko Udaleko Turismoaren arduraduna izanda, zer sustatuko zenuke zuk hirian turismoak urtean zehar indarra har dezan? Uste duzu sanferminak esplotatuegiak daudela?
Sanferminak bakarrik esplotatzen dira, orduan ez dago esplotatzeko beharrik. Iruñera etortzen den jende asko, sanferminetatik kanpo, entzierroaren ibilbidea egitera, gaztelu enparantzara eta udaletxe enparantzara bakarrik joaten dira. Nik uste dut Iruñak askoz gehiago duela: lorategiak, gazteluak, harresiak... Hori ere saldu beharko litzateke, betiere San Ferminen probetxua atereaz. Donostiara zinemaldira, edo Bilbora Guggenheim ikustera doazenean Iruña bisitatzea proposatu izan dut beti. Iruñea Donostia zein Bilborekin oso ondo komunikatuta dagoela aprobetxatuz (autobideak, trena, hegazkina etab), alderdi hori esplotatu beharko genukeela uste dut. Zoritxarrez Nafarroako politika arduradunek badute euskal herriarekin “konpleju” bat; euskara edo Euskadi entzuten dutenean ez dute ezer jakin nahi.
· Pamplona 2016 izenarekin agertzen zaigun kanpainaren aldeko zarela suposatuz eta errealista izanik, uste al duzu Iruñeak kulturaren kapitala izatera iristeko aukera duela? Zergatik?
Ez. Nik uste dut oso berandu goazela eta ez dutela lortu behar. Badaude guk baino lan handiagoa egiten ari diren herriak, Burgos eta Kordoba adibidez. Hala ere, gastatu behar dugun diruak kultura hobetzea lortzen badu ados, baina ikusten dugu ez dugula lortuko.
Euskal kultura baztertzen dute. Azken ekitaldietan Rosario, Sergio Dalma eta antzekoak ekarri dituzte, eta kanpoko argazkilari edo margolarien erakusketak jarri dituzte. Gure ustez, kanpoko kultura ez da beharrezkoa ekartzea. Iruñean dauden margolari, argazkilari eta musikariak potentziatu beharko genituzke.
· Krisiak biztanleen kontsumo ohiturengan eragina izan duela gauza jakina da. Orain inoiz baino gehiago bultzatu beharko genuke komertzio txikia? Zergatik?
Bai. Krisialdiaren egoera joan zen urteko bigarren seihilekoan entzun da batik bat, baina merkatari txikiek egoera hura duela lauz pa bost urtetik nabaritzen ari dira. Oso zaila da beraientzat superfizie handiekin lehiatzea, denda bakarra duen merkatariarentzat batez ere. Zer egin beharko lukete? Gizartea aldatu da eta gehiengoak lan egiten du, emakume eta gizonezkoek. Orduan, erosteko garaia larunbatetan edo 20:00etatik aurrera izaten da. Merkatari txikiek aztertu beharko lukete noiz itxi eta noiz ireki, pena merezi duen ala ez... Hala ere nik uste dut jendea bueltatzen ari dela berriro Alde Zaharretara erostera.
· NaBai sortu zenean, ilusio handia jaio zen orokorrean. Denbora pasa da eta badago koalizioa ahulduta dagoela esaten duen jendea. Zer diozu zuk?
Koalizioa gaztea da, duela 9 urte sortu zen eta diputatu bat atera genuen. Handik hiru urtera Nafarroako parlamentura aurkeztu ginen eta urte bat geroago Madrilgo kongresura eta hor daude emaitzak: alkate eta zinegotzien artean 190 gutxi gora-behera. Koalizio barruan tirabirak daude, noski, baina edozein alderditan bezala. Bakoitza ama batetik eta aita batetik gatoz, baina saiatu behar gara iraunkorrean denon artean akordioetara iristea. Nik uste dut arazoa dela Nafarroan ez zutela pentsatzen NaBaik halako indarra izango zuenik. Horregatik saiatzen dira txarra dena bakarrik ateratzen. UPNn tirabirak izan dira baina horiek ez dira ateratzen, beraiek badutelako 7. boterea bere alde, guk El Imparcial de Cordovilla esaten dioguna. Gu ahultzea eta jendea ilusioa galdu dezan interesatzen zaie. Azkenean tirabirak badaude, baina indartzen gaituzte.
· Zuen koalizioa, NaBai, Iruñeko udaletxera eta Nafarroako Gobernura iritsiko balitz, zer suposatuko luke Nafarroako egoera soziopolitikoan?
Nik uste dut aldaketa suposatuko lukeela. Desberdin gobernatuko genuke eta gauzak aldatuko genituzke, UPNren politikaren ikuspuntutik oso desberdina delako: bai etxebizitza aldetik, gizarte aldetik eta baita euskara aldetik ere. Gure aurka daude. Udaletxean beraiek beren proposamenak egiten dizkigute eta guk gurea erakusten diegu; zeharo ezberdinak dira baina ez goaz beraien aurka.
· Azkeneko hilabeteetan mesfidantza handia sortzen ari da politikari eta kargu publikoengan, batez ere krisia dela eta. Zein da bereziki gazteok dugun erantzukizuna, bai politikan eta baita gizartean ere?
Zuen erantzukizuna eta gizartearena batez ere, hauteskunde garaian bozkatzea da, adibidez. Ez dizut esango zein alderdiri bozkatu, baina bozkatu. Azkenean zure botoak ekartzen du aldatzea edo ez eta boterean dagoen alderdi politikoaren seina aldatzea edo ez. Horrek gizarteari laguntzeko modu bat ere ematen dizu. Gizarte talde eta ONGak bezalako taldeetan sartzea ondo dago, baina zu zure etxean hasi behar zara, zure ondokoekin mugitzen eta krisialditik irteten saiatzen. Krisialdia badago baina esaten duten baina gutxiago dela pentsatzen dut. Alderdi politikoei eta komunikabideei interesatzen zaie dagoena baina askoz gehiago dagoela esatea. Lanpostuak galtzen ari dira, bai noski, horretan ados gaude, baina horrek bultzatu behar gaitu hortik ateratzen saiatzeko. Bestalde, bankuei eman zaien diru laguntza eman behar zaie? Nire ustez ez. Beste modu batean eman beharko litzaioke gizarteari eta zenbait enpresei. Enpresak zenbaitetan ari dira krisialdiari esker EREak sortzen. Saiatzen dira momentua aprobetxatzen, gaizki egon ez arren guzti hori egiteko. Hori aldatu beharko litzateke. Nondik hasi behar da? Gobernutik. Ez da erraza esaten jende gazteak zer egin beharko lukeen.
· Facebooken sartuta zaude eta beste orrialderen bat ere menperatzen duzu. Politika eta politikariak Internet bidez berritu behar al dira?
Berritu ez, baina bai bereganatu behar dituztela tresna berriak. Hori hauteskundeetan nabaritu dezakegu. Duela 20 urte, ni politikan sartu nintzenean, mugikorrak ez ziren existitzen eta internet are gutxiago. Orduan, kanpainetan bilerak egiten ziren, alderdiaren ekintzetara jende asko joaten zen. Gauzak aldatuz doaz eta horregatik berritu ez baina tresna horiek bereganatu behar lituzkete.

2 comentarios:
Politikari asko guk uste dugu baina hurbilagoak dira. Baina hori ez da hedabideetan agertzen. Lizkarrak besterik ez dugu ikusten komunikabideetan. Gainera, liskar horiek ez diete gure arasoeei erantzunik ematen. Horregatik, hain txarto ikusita daude gure arduraduneak. Ilunpean dauden lana ez dugu igarten eta.
Nire aburuz, elkarrizketa mota hau potentziatu behar da. Tipa jatorra zen hau, denon moduen.
Eskerrik asko iritziagatik!
Publicar un comentario