Ez zaitut ahaztu.
Hori ba al dakizu?
Ez dakit irakurtzen ari zaren ere.
Eta irakurriko bazenu ere, ez zenuke ulertuko.
Baina gauza zerutiarrak ez dakit nolakoak diren.
Ulertzen nauzula uste dut.
Honezkero jakingo dituzu hainbat gauza.
Ikusten nauzula ustea gustatzen zait.
Eta baita Amatxiri ere, badakizu nolakoa den.
Beti errepikatzen digu: "badakizu, aitonak guztia ikusten du, eh?"
Oraintxe ere ikusten ari al zara?
Malkoak ikusiko dituzu, orduan.
Gaixo zeunden eta ia ez nintzen konturatzen.
Ez zitzaidan gustatzen, eta ez nuen ikusi nahi.
Ikusi zintudan, badakizu.
Baita zuk ni ere.
Oso pozik ikusi zintudan, ahizpa eta ni han geundelako.
Baina guri ez zitzaigun ikuspegia gustatzen.
Kable gehiegi zegoen, eta oso argal zeunden.
Muxugorriak izaten jarraitzen zenuen, baina ez ziren lehen zenituenak.
Betiko aiton aurpegia zeunden. Aitona, bai, ez abuelo.
Abuelo esatea gustatzen zitzaizun.
Baina baita gure artean euskaraz hitz egitea.
Duela gutxi zuri buruz hitz egin genuen etxean.
Zirraragarria izan zen.
Ez nekien nolakoa zinen gaztetan, eta ikusi nuen, eta entzun ere bai.
Oso guapoa zinen, ba al zenekien?
Seguru baietz.
Baina baita Amatxi ere.
Asko maite dugu Amatxi, ikusten al duzu handik?
Ez dut nahi bera joatea, gogorregia litzateke.
Baina ez dut nahi ere beste batzuk joatea.
Ezagutuko al dituzu han? Agian ezagutzen dituzu jada.
Bueno, ia ezin dut idatzi, begiek ez didate uzten.
Idatziko dizut berriz noizbait. Itxaroidazu, bale?
Maite zintudan, eta baita orain ere.
2 comentarios:
Danok joango gara, zu, ni, zure amatxi... ta negarrez eongo da maite dozkun jenteak. Halan be, horrk ezin dozku aurrera joatea ekindin. Bizitza aurrera doa, etenik barik. Osterantza beiratzeak miñ ingozku, aurrera joan gaitezan ta akabo.
PD: Zu kristaua zaren moduen, zutzet beti eongo da zerue maite dozunekaz betiko batzeko.
Publicar un comentario